Kantu Taldekoen ikasturte berria, asteartetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 8a, 09:10


Kantuzaleok adi. Urtarrilaren 13an, datorren asteartean abiatuko da Kantu Taldearen ikasturte berria. Lehen saioa, iluntzeko 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. Hortik aurrera, saioak asteartero, ordu eta leku berean. Urte osoko ikastaroan izena emateko, agertu aipatu hitzordura eta apuntatu. Prezioa: 10 euro. Susi Elosegi Udarregi Ikastolako musikako irakasleak segiko du bideratzen, abendura arte luzatuko den ikastaroa.

Kantu Taldekoen ikastaroaz gain, urte berri honetan ere, hilero azken larunbatetan, herri erdigunea euskal kantuez girotuko da. Kantu-jirak hutsik egin gabe jarraituko du aurten. 2015eko lehen hitzordua, urtarrilaren 31n. Iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.