Estreinakoz eguberrien bueltan antolatu den Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionaleko finalerdietan da Usurbil. Berako Bortziriak taldekoen aurka aurreko iganderako iragarria zegoen finalaurrekoa. Baina erdizka ospatu zen. Lau t´erdiko neurketa baino ez. Buruz buruzkoa eta binakako partidak bertan behera utzi behar izan zituzten, frontoiko ezker paretan agertu zen hezetasunagatik.
Honenbestez, Bortziriak-Usurbil finalaurrekoan, lau t´erdiko neurketa baino ez zen jokatu. Bortziriak taldeko Errandoneak irabazi zuen Usurbilgo ordezkariaren (Quina) aurkako partida. 18-10 azken emaitza. Neurketa hau ospatu ostean erabaki zuten, frontoiko hezetasuna zela eta, finalaurreko beste bi partidak bertan behera uztea.
Falta diren bi partida hauek, ostegun honetan, iluntzeko 19:00etan jokatuko dira, Amezketako Larrunarri frontoian:
Eskuz banaka: Olaizola (Bortziriak)-Santxo (Usurbil)
Eskuz binaka: Mitxelena-Martinez (Bortziriak) - Elola-Gorrotxategi (Usurbil)
Finalaurrekoan nagusituko balitz, Usurbilek Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionaleko finalerako txartela eskuratuko du. Azken orduko aldaketarik ez bada, final handia, igande honetan, urtarrilaren 11n jokatuko da. Amezketako Larrunarri frontoian.
Azken fasea
Nagusien mailan dabiltzan kirolariak ari dira parte hartzen, nazio mailako kirol ekimen honetan. 3 arlotan lehiatzen ari dira:
1- 4 1/2ra, 18 tantora.
2-Eskuz banaka pilotaleku osoan, 18 tantotara.
3-Binaka, 22 tantotara.
Txapelketa, abenduaren 14an abiatu zen. Abendu amaierara arte, kanporaketa saioak jokatu zituzten. Finalerdiak urte hasiera honetan.
Txapelketako lehiakideak
Zaramaga (Gasteiz), Adiskide (Galdakao), Iparralde, Huarte, Bortziriak (Bera), Zazpi-Iturri (Amezketa), Aurrera-Saiaz (Tolosa) eta Usurbil.
Usurbilgo taldea
Xabier Santxo, Xabier Urbieta, Ander Quina. Aitor Gorrotxategi, Asier Arruti, Iñigo Altuna, Mikel Elola, Xabier Errasti, Haritz Lertxundi eta Asier Katalina.
Neurketen jokalekua
Amezketako Larrunarri pilotalekua.
Neurketen egutegia
Urtarrilak 8, osteguna: 19:00 finalaurrekoa.
Urtarrilak 11, igandea: finala.