Basa landareekin eginiko errezeta ezberdinak dastatzeko aukera ostegun honetan Usurbilgo Gaztetxean, hilero ospatzen den afari beganoan. Iluntzeko 20:30etan hasita. Afari beganoarekin batera, "Ez dadila haria eten!" aldarripean, ekimen zaparrada antolatu dute, gaztetxearen eraiste arriskuaren aurrean, Urtarrileko agenda ere betea dator; afari beganoa, haur eta gaztetxoentzako jokoak, kontzertu gauak...
Urtarrilak 8, osteguna
20:30 Afari beganoa Gaztetxean, borondatearen truke. “basa landareekin egindako errezeta desberdinak izango ditugu garaiko barazkiekin nahastuta: sorgin-zopa, osin-patea…”.
Urtarrilak 9, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: "BATAÄLLA taldea etorriko zaigu Salamankatik beraien crust and rollarekin. Beraiekin batera entzungai izango dira Getariko hc-punk S.B.A. taldea".
Sarrera: borondatearen truke.
Urtarrilak 11, igandea: Haur eta Gaztetxoen Eguna
10:30-12:30 Jolasak frontoian: LH4-DBH 2koei zuzendua.
17:00-19:00 Tailerrak Gaztetxean: HH3-LH3koei zuzendua.
19:00etatik aurrera, txokolate jana denentzat.
Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea eta herriko hainbat gazte koadrila elkarlanean.
Urtarrilak 16, ostirala
21:30 Kontzertu gaua:
-Le Cercle des Mallissimalistes (Bordeaux, avant-garde/noise)
Bordeleko (Okzitania) avant-garde / noise laukote orkestra txamanikoa.
-Joseba Irazoki (Bera, onemanbluesnoiseband!)
Inongo aurkezpenik behar ez duen beratar blues-txatarra gizon-orkestra!
-Sofa (Zarautz, noise-rock)
Zarauzko noise-rock instrumental hirukoa.
Urtarrilak 18, igandea
18:00 Antzerkia: “La Esclusa”. “16 urte preso egon eta bihar... askatasuna!! Ez begiratu andere atzera, bihotzak argitu eta dantza egin. Dantza egiteko ordua da. Kartzelako gaia eta emakumearena, bide batez ukitzen dituen antzezlana Ana Plazaren eskutik. Antonio Morenok zuzendua”.
Sarrera: 3 euro.