Hurbilagoren gabonetako zozketako lehen sarituak agertu dira

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 8a, 18:51

Agertzen hasiak dira, Hurbilago Elkarteak antolaturiko gabonetako zozketako lehen sarituak. Abenduan zehar, elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin zituztenek parte har zezaketen, lau sari potolo irabazteko aukera ematen zuen ekimen honetan. Abenduaren 31n, V. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketaren amaieran egin zen lau sari ederron zozketa: bizikleta, telebista, tableta eta sukalderako ontziteria. Lehen bi sarituak agertu dira:

2. saria: Panasonic TX 42AS500E-42 telebista: 132.063. Saritua: Edurne Erauskin (Marije arropa egin zituen erosketak).

4. saria: sukalderako ontziteria: ECCO 5 pieza: 156.571. Saritua: Iban Salsamendi (Txalaka fruta dendan egin zituen erosketak).

Hurbilagoren gabonetako zozketako lehen eta hirugarren sariaren jabeen irudiak falta zaizkigu. Gogoan izan, hauek dira zenbaki sarituak:
1. saria: Bizikleta Coluer Sphera 260 Disc HD: 134.294 (Esnaola lurrindegiko bezero bati egokitu zaio).
3. saria: Tablet Airis Onepad 735: 134.650 (Argilan dendako bezero bati egokitu zaio).

Tipi-Tapako sarituak
Zorioneko herritar gehiago. Hurbilago Elkarteak antolaturiko urtarrileko pintxo festak ere beste bi saritu utzi dizkigu. Hilaren 4ko Tipi-Tapa amaieran, Bordatxo tabernan ospaturiko zozketako zenbaki sarituak, honako hauek dituzue:
-150 euroko erosketa balea, 1.531 txartel zenbakiaren jabeari egokitu zaio.
-2 lagunentzako afaria, 5.052 txartel zenbakiaren jabeari.

2015eko hurrengo Tipi-Tapa, otsailaren lehenean.