Hitzordu bana, Bihurri ludotekan eta Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 9a, 08:45

Ostiral honetan, urtarrilaren 9an, iluntzeko 20:00etan, ludotekan bertan. Bi gai hartuko dituzte ahotan, bazkideen batzar orokorrean:

1-Kontuen argiketa.

2-Arduradun berrien hautaketa.


Gaztelekutik Igeldora larunbatean
Eguberrietarako programatu duten ekitaldi sortan azken hitzordua larunbat honetan, abenduaren 10ean. Gaztelekutik Igeldora joateko irteera antolatu dute, DBH 1 taldekoentzat. Arratsaldeko 15:45etan abiatuko dira. Amaitu berri diren oporretan zehar, besteak beste, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian arratsalde pasa izan dira, Gaztelekutik bidali diguten ondoko irudian ikus daitekeen moduan.