Hariak etenik ez, asteburuko kontzertu eta Umeen Egunarekin

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 9a, 09:06


Ekimen gehiago asteburuan, "Ez dadila haria eten!" aldarripean. Kontzertu gaua ostiral honetan. Gazte koadrila ezberdinen artean antolaturiko Umeen Eguna igandean:

Urtarrilak 9, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: "BATAÄLLA taldea etorriko zaigu Salamankatik beraien crust and rollarekin. Beraiekin batera entzungai izango dira Getariko hc-punk S.B.A. taldea".
Sarrera: borondatearen truke.

Urtarrilak 11, igandea: Haur eta Gaztetxoen Eguna

10:30-12:30 Jolasak frontoian: LH4-DBH 2koei zuzendua.

17:00-19:00 Tailerrak Gaztetxean: HH3-LH3koei zuzendua.

19:00etatik aurrera, txokolate jana denentzat.

Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea eta herriko hainbat gazte koadrila elkarlanean.

Urtarrilak 16, ostirala
21:30 Kontzertu gaua: 
-Le Cercle des Mallissimalistes (Bordeaux, avant-garde/noise) 
Bordeleko (Okzitania) avant-garde / noise laukote orkestra txamanikoa. 
-Joseba Irazoki (Bera, onemanbluesnoiseband!)
Inongo aurkezpenik behar ez duen beratar blues-txatarra gizon-orkestra! 
-Sofa (Zarautz, noise-rock) 
Zarauzko noise-rock instrumental hirukoa. 

Urtarrilak 18, igandea

18:00
 Antzerkia: “La Esclusa”. “16 urte preso egon eta bihar... askatasuna!! Ez begiratu andere atzera, bihotzak argitu eta dantza egin. Dantza egiteko ordua da. Kartzelako gaia eta emakumearena, bide batez ukitzen dituen antzezlana Ana Plazaren eskutik. Antonio Morenok zuzendua”.
Sarrera: 3 euro.