Oporrak amaituta, kirol taldeak ohiko jardunera itzuliko dira asteburuan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 9a, 11:07

Futbola Haranen
Urtarrilak 10, larunbata
10:00 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Landaberri 5B
Udarregi 6B-Urnieta 6B
11:15 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Santo Tomas Lizeoa “A”
16:30 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Hondarribia F.E.
18:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Kostkas KE


Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 10, larunbata
10:00 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urumea A
10:00 Alebin neskak: Udarregi 6A-Urnieta A
11:00 Alebin neskak: Udarregi 6C-Udarregi 6B
12:30 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Leizaran B
16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Eibar Eskubaloia
17:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Urola F. Luis Angel
19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Beti Onak

Urtarrilak 11, igandea
10:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Amenabar Zarautz
11:30 Senior neskak: Usurbil K.E.-Urnieta Larrialdiak F.


Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2015 probarako izen ematea zabalik
Urtarrilaren 25ean ospatuko den mendi bizikleta martxarako izen ematea zabalik dago jada, kirolprobak.com atarian. Iaz bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran; bat motza, 30 kilometro ingurukoa, bestea luzea 40 bat kilometrotakoa. Aldaketak egon daitezke halere, antolatzaileek ohartarazi dutenez: "ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera". Proba goizeko 9:30etan hasiko da. Frontoia izango du abiapuntua eta helmuga. Izen emateko epea, urtarrilaren 23ra arte zabalik. Prezioak; 15 euro federatuek, 18 euro federatu gabekoek. Egunean bertan, 22 euro guztiek. 

Parte hartzaile guztientzat opariak izango dira helmugan: Craft markako kirolerako kamiseta eta Saizar botila bat sagardo. Honez gain, dozenaka opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean. Antolakuntzak eskainiko dituen zerbitzuei dagokienez; 
-Janaria eta edari beroa bidean.
-Hamaiketakoa helmugan.
-Asistentzia bidean.
-Dutxak Oiardo Kiroldegian.
-Bizikletak garbitzeko mangerak.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info atarian.