Alkartasuna Kooperatibaren 2015eko egutegi aurkezpena, urtarrilaren 17an

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 9a, 06:02


Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik, urtarrilaren 17an, goizeko 11:00etan Potxoenean. Errekondok “ilargiaren garrantzia eta bere zikloak azalduko ditu, uzta oparo bat lortzeko hainbat gomendio emanaz”. Hitzordura gerturatzeko eman izena aurretik, doan, 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita. Alkartasuna Kooperatibak eta Biolur-ek egindako egutegia 6 eurotan duzue salgai, Alkartasuna Kooperatiban edo Alkartasuna Kooperatibaren web orrialdean.

NOAUA!ren egutegi gehiago, egoitzan
Denok estreinatu dugu jada 2015a. Gogoan izan, ze egunetan bizi garen jakiteko eskura duzuela, eguberri aurretik azken astekariarekin batera banaturiko aurtengo egutegia. Jaso ez baduzue, edo ale gehiago behar izanez gero, etorri NOAUA!ko egoitzara eta eskatu.