"Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera" lemapean, mobilizazioak deitu ditu herri guztietan Sortu alderdiak. "Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak. Usurbildarroi Lasarte-Orian egingo den eskualde mailako elkarretaratzera joatea eskatu zaigu", Sortuk NOAUA!ri igorri dion oharrak dioenez. Bilkura beraz, urtarrilaren 13an asteartea, arratsaldeko 19:30etan Okendo plazan.