Marisa Alejandro eta gainerako epaituei elkartasuna adierazteko lehen ekimenak deitu dituzte

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 12a, 10:59

Lehenbiziko deialdia astelehen honetarako, iluntzeko 19:00etan Aitzaga Elkartean deitu du herritar talde batek. Bertan, "bilduko gara aurrerako plangintza lantzen joateko. Gaur arratsaldeko deialdia herritar guztiei zabaldu nahi diegu, Aitzagara gerturatzeko. Marisari eta gainerako auzipetuei gure elkartasuna adierazteko unea iritsi da". 

Bigarren deialdi bat ere bada, igande honetarako, urtarrilaren 18rako. Agerraldia deitu dute 12:30etan, Mikel Laboa plazan. "Madrileko Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan epaituko dituzten 35 euskal herritarrei, horien artean Marisa Alejandro herritarra, elkartasuna adierazteko agerraldi berezia egingo dugu". Auzitegi Nazionaleko epaiketa bertan behera geratzea eskatuko da. Deialdia irekia denez, herritar oro gonbidatzen dute hitzordura. "Ahalik eta herritar gehien gerturatzea eskatzen dugu, argazki erraldoi bat osatzeko. Animatu!".

Urtarrilak 12, astelehena
19:00 Bilera Aitzaga Elkartean, aurrerako plangintza lantzen joateko.

Urtarrilak 18, igandea
12:30 Agerraldia Mikel Laboa plazan. Argazki erraldoia aterako da.