Hariak ez du etenik Gaztetxean. Ekimen gehiago antolatu dituzte datorren astebururako, baina adi, azken orduko zenbait aldaketa egon baitira hitzorduetan. Iganderako, urtarrilaren 18rako "La Esclusa" antzezlana antolatua zuten. Egunbete aurreratu dute ordea; larunbat gaueko 22:00etara. Bezperan, ostiral gauean bestalde, kontzertu gaua Gaztetxean, Bordeleko eta Euskal Herriko hiru talderekin. Hona hemen, "Ez dadila haria eten!" aldarripean, datorren astebururako Gaztetxekoen ekimenen agenda eguneratua:
Urtarrilak 16, ostirala
23:00 Kontzertu gaua:
-Le Cercle des Mallissimalistes (Bordeaux, avant-garde/noise)
Bordeleko (Okzitania) avant-garde / noise laukote orkestra txamanikoa.
-Joseba Irazoki (Bera, onemanbluesnoiseband!)
Inongo aurkezpenik behar ez duen beratar blues-txatarra gizon-orkestra!
-Sofa (Zarautz, noise-rock)
Zarauzko noise-rock instrumental hirukoa.
Urtarrilak 17, larunbata
22:00 Antzerkia: “La Esclusa”.
Sarrera: 3 euro.
Aktorea: Ana Plaza.
Zuzendaria: Antonio Moreno.
Edukia: “16 urte preso, biharamunean aske geratuko da, kondizionalarekin. Espetxeko bere azken gaua da La esclusaren eszenatokia, kanpoan eta barruan beldurrez eta itxaropenez urtzen diren ordu luze horiek. Gau horretan argitara ateratzen dira 16 urtez bahitutako bizipenak. Zehazki egun honetan helarazten diote bere ama hil dela. Halere ez du negar egin nahi eta drama bat bihurtu beharrean, umorez eta poesiaz betetzen du kondenatua izan den bere bizitzaren errepasoa. Energiaz eta errebeldiaz berpizten ditu sufrimendu eta kuraiaz beteriko eguneroko pasadizoak.