Kaixo lagun!
Mezu honen bidez Urtarrilak 16an arratsaldeko 19:00tan Sutegin egingo dugun "Jostunak" dokumentalaren emanaldira gonbidatu nahi zaitugu. Dokumental honek Gure Esku Dago ekimenaren sorrera eta garapena ditu ardatz, ekainaren 8ko giza katea barne, eta Euskal Herriko kolore desberdinetako pertsona esanguratsuen bitartez, erabakitzeko eskubidearen korapilo nagusien inguruko hausnarketa dakar. Herritarron borondateak jositako istorio bat kontatzen du. Zu ere izan zinen Ekainak 8 eder hartako protagonista eta zihur gaude dokumentala gustoko izango duzula!
Dokumentala proiektatzeaz gain, Ekainak 20an egingo den erronka nazionala aurkezteko ere baliatuko dugu eguna. Ikasturte honetan erabakitzeko eskubidearen alde “erabakia ehuntzen” jarraitu nahi dugu eta bidea egiteko ekimen berriak prestatzen ari gara. Horretarako zuen parte hartzea behar beharrezkoa da.
Ekimen honen oinarriak gogoratu nahi ditugu berriro: Gurea dinamika herritarra da. Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten duen dinamika anitza eta parte-hartzailea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskaintzen diena.. Urtea hasi besterik ez da egin eta lan asko dugu egiteko; lehenengo zita Urtarrilak 16an Sutegin, bertan ikusiko dugu elkar!
Herri bat gara. Erabakitzeko eskubida dugu. Herritarron garaia da.
Usurbilgo Gure Esku Dago