Urgentziazko elkarretaratzea gaur iluntzean. Goizeko lehen orduan izan den polizia operazioa salatu eta Guardia Zibilak atxilotu dituen 16 lagunak aske uztea eskatzeko urgentziazko elkarretaratzea deitu du Sortuk, 19:30etan Mikel Laboa plazan, "Aski da! Errepresioari stop!" aldarripean.
Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu ditu goizaldeko 7:00ak aldera. Tartean, 12 abokatu; Arantxa Aparicio, Aiert Larrarte, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Jaione Karrera, Ane Ituño, Amaia Izko, Haizea Ziluaga, Eukene Jauregi eta Alfontso Zenon. Izko, Jauregi eta Ziluaga Madrilgo hotel batean atxilotu dituzte. Goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean hastekoa zen Ezker Abertzaleko 35 kideren (tartean, Marisa Alejandro usurbildarraren) aurkako epaiketan defentsa lanak egin behar zituzten hirurek. Atxiloketon ostean, epaiketa bertan behera uztea eskatu eta hala geratu da. Bertan behera. Zehazteke dago noiz abiatuko den.