"Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera" lemapean, mobilizazioak deitu ditu astearte honetarako herri guztietan, Sortu alderdiak. "Auzitegi Goren espainiarrak bilkura egingo du 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak", Sortuk NOAUA!ra bidalitako oharrak jasotzen duenez.
Ohar horretako hitzak aintzakotzat hartuta, Europatik datorren araua urratzea erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak. Bestela esanda, Kepa Pikabea euskal presoak aurkezturiko helegitearen aurka agertu dira Goreneko bederatzi epaile, 6 berriz alde. Helegite horretan, Pikabeak frantziar estatuan betetako 10 urteko espetxealdia aintzakotzat hartzea eskatzen zuen. Bere espetxe zigorra murrizteko eskaera aintzakotzat ez hartzea erabaki du Auzitegi Gorenak.
Epaitegi horrek ebatzi du ez dagoela zertan euskal presoei Frantzian bete zituzten espetxe urteak Espainiako zigorretik kendu, nahiz eta Europak hala eskatu zuen. Pikabearen egoerak beste 50 euskal presoei eragingo die. ¡
Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko mobilizazioak deitu ditu Sortuk, astearte iluntze honetarako. Eskualde mailako elkarretaratzea, 19:30etan Lasarteko Okendo plazan.