Lagunekin egotea atsegin du, motorzale eta futbol zalea da, naturala. Esperientzia berri bat bizitzeko gogoz dago. 21 urte ditu eta usurbildarra da. Edurne Sueskun izena du. Aurrerantzean, Euskal Telebistako "Gu Ta Gutarrak" saioan ikusi ahalko dugu. Programak astelehenean abiatu zuen bigarren denboraldiko lehiakide berrietako bat da.
Euskal Herriko koadrila jatorrena osatzea helburu du "Gu Ta Gutarrak"-en jarraitzaile sutsua dela dio Edurnek. Orain, programa barrutik bizitzeko aukera izango du. Sueskun, Morgako aterpetxera joango da hiru hilabetez, Julen Telleriak aurkezten duen saioko gainerako lehiakideekin asteburuetan elkar bizitzera. Edurne ezagutu nahi baduzue, hemen duzue ETB-1ek gauero aireratzen duen "reality"rako prestatu duen aurkezpen bideoa: Edurne Sueskun
Afalorduan, ETB 1-en
"Reality" zaleak baditugu herrian. Iaz, ETB 2-ko "El Conquistador del fin del mundo" saioan parte hartu zuen Sarai Lizasok. Oraingoan, Edurne Sueskun lehiatuko da "Gu Ta Gutarrak" saioan. Astelehenetik ostegunera ikusi ahalko duzue usurbildarra, iluntzeko 21:00etatik aurrera ETB-ren euskarazko katean.