328raino jaitsi da, Usurbilgo langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 14a, 09:50


Kalean benetan islatzen ote den beste kontu bat da, baina Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu berri dituen datuen arabera,  Usurbilgo langabezia-tasak nabarmen egin du behera. Azken bizpahiru urteotako datu "baxuena" erregistratu zen urte amaieran. Abenduan 328 langabetu zenbatu zituzten udalerri honetan, azaroan baino 23 langabetu gutxiago eta duela urtebete baino ia 40 lagun gutxiago. 366 langabeturekin agurtu zuen Usurbilek 2013a. 

Aldi baterako enplegua, aldatzen ez den errealitatea
Beherakada orokorra izan da, bai gizon zein emakumeen artean, eta adin tarte ezberdinetan. Kontratazioak halere behera egin du baita. 285 lan kontratu erregistatu ziren abenduan Usurbilen, azaroan baino 24 gutxiago. Ia denak, 263, aldi baterako. 211 zerbitzuetan. 134 lan kontratu emakumezkoenak izan ziren, 151 gizonezkoenak.

Buruntzaldean, Andoainen izan ezik ere, langabetu kopurua murriztu da abenduan. Ehun bat lagun pasatxo gutxiago denera lanik gabe. Baita Gipuzkoan ere. 900 langabetu gutxiago urte amaieran; 46.007. Azaroan, 46.940 ziren. 

Segidan, abenduko datu guztiok zenbakitan:

Usurbil: 328.     Buruntzaldea: 4.657.    Gipuzkoa: 46.007.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 158.

25 urtetik behera: 4.

25-44 urte artean: 79.

45 urtetik gora: 75.


Emakumezkoak: 170.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 79.

45 urtetik gora: 83.
 


Sektorearen arabera

Nekazaritza: 4.

Industria: 63.

Eraikuntza: 34.

Zerbitzuak: 211.

Aurretik lanik gabe: 16.

Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 285.

Aldi baterakoak: 263.

Zerbitzuen sektorean: 211.

Sexuaren arabera: 151 lan kontratu gizonezkoenak, 134 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 1.021.

Astigarraga: 313.

Hernani: 1.312.
Lasarte-Oria: 1.342.

Urnieta: 341.

Usurbil: 328.

Guztira: 4.657.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.007.