NOAUA!k proiektaturiko "Loreak", txotx denboraldia ireki dutenak

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 14a, 14:00

Baserri eta sagardotegietan emakumeek burutzen duten lana goraipatu nahi izan dute, Astigarragako 2015eko txotx irekiera ekitaldian. Eta zer hobeto, hiru emakume ezagun, sagardo denboraldi berriari ekiteko. Aurtengoan, eguberrietan NOAUA! Kultur Elkarteak Sutegin proiektaturiko "Loreak" filmeko lan taldeak izan du, 2015eko txotx garaia abiatzeko ohorea. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga pelikulako zuzendariak Astigarragan ziren, baina kamera eta argazkilarien fokoetatik aparte. Protagonistak gaurkoan, filmeko hiru emakumeak; Itziar Aizpuru, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu. Pozik eta oso hunkituta. Nola ez, lore sorta bana jaso dute eta sagarrondo berria landatu, Astigarragako Sagardoetxe ondoko zelaian. Bereziartua sagardotegian ere lehen tragoa dastatzeko ohorea izan dute. 

Hiru aktoreon adierazpenak, albiste honi atxikitako bideoan dituzue.