Opari bakarra banatzeke, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 15a, 10:58


Lau sarietatik hiru banatu dituzte jada; sukalderako ontziteria, telebista eta iruditan duzuen tablet-a. Igor Gorriti herritarrari egokitu zaio. Abenduan Argilan dendan eginiko erosketengatik, Tablet Airis Onepad 735 tokatu zitzaion, abenduaren 31n ospatu zen Hurbilagoren Gabonetako Zozketan. Esandakoa, lautik hiru sari banatu dira, baina sari potoloak banatzeke segitzen du; bizikletaren "jabea" ez da agertu oraindik. Gogoan izan, non egokitu den eta zein izan den zenbaki saritua;
1. saria: Bizikleta Coluer Sphera 260 Disc HD: 134.294 (Esnaola lurrindegiko bezero bati egokitu zaio).

Tablet-arekin batera, hauek dira Hurbilagoren Gabonetako Zozketako beste bi sarituak:

2. saria: Panasonic TX 42AS500E-42 telebista: 132.063. Saritua: Edurne Erauskin (Marije arropa egin zituen erosketak).

4. saria: sukalderako ontziteria: ECCO 5 pieza: 156.571. Saritua: Iban Salsamendi (Txalaka fruta dendan egin zituen erosketak).

Tipi-Tapako sarituak
Zorioneko herritar gehiago. Hurbilago Elkarteak antolaturiko urtarrileko pintxo festak ere beste bi saritu utzi dizkigu. Hilaren 4ko Tipi-Tapa amaieran, Bordatxo tabernan ospaturiko zozketako zenbaki sarituak, honako hauek dituzue:

-150 euroko erosketa balea, 1.531 txartel zenbakiaren jabeari egokitu zaio (beheko irudian duzue).
-2 lagunentzako afaria, 5.052 txartel zenbakiaren jabeari.

2015eko hurrengo Tipi-Tapa, otsailaren lehenean.