Izpiran, gasolindegiaren parean piztu da sua eguerdiko 11:00ak aldera. Antza denez, sastrakak erretzeko piztu omen dute sua eta haizearekin nahi baino gehiago zabaldu dira suaren garrak. Suhiltzaileak berehala agertu dira. Aginagatik aditzera eman digutenez, ez dirudi etxerik edo baserririk arriskuan izan denik. Haizea zakar dabil gaur eta horrek sua itzaltzeko lanak zaildu ditu.
Oraintsu jakin dugunez, sua itzalita dago. Suhiltzaileekin batera udaltzaingoa aritu da lanean.