Iñaki Agirresaroberen "Santixabelak 1984-2003" proiekzioa, urtarrilaren 24ean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 16a, 23:55


Gogoratzen garai bateko frontoi edota Paris etxe zaharraz? Garai bateko herriko txokoak, herritarrak ikusteko aukera izango dugu, Iñaki Agirresarobe usurbildarrak urtarrilaren 24rako antolatu duen diaporaman. Azken hamarkadotako Santixabelei errepasoa emango die, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan eskainiko duen proiekzioan. “Santixabelak 1984-2003” izenburuko diaporama prestatu du. 40 minutuko iraupena du eta bertan urte tarte horietan bilduriko jaietako argazki bilduma ikusi ahal izango dugu.

Irudia: Iñaki Agirresarobe.