Alkartasunako egutegia aurkeztuko du Jakoba Errekondok, larunbatean Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 16a, 11:39


Aurkezpen ekitaldia, Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik, larunbat honetan, urtarrilaren 17an, goizeko 11:00etan hasita Potxoenean. Errekondok “ilargiaren garrantzia eta bere zikloak azalduko ditu, uzta oparo bat lortzeko hainbat gomendio emanaz”. Hitzordura gerturatzeko eman izena aurretik, doan, 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita. Alkartasuna Kooperatibak eta Biolur-ek egindako egutegia 6 eurotan duzue salgai, Alkartasuna Kooperatiban edo Alkartasuna Kooperatibaren web orrialdean.