Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak Trapagaranen jokatuko du 17. jardunaldiko neurketa, urtarrilaren 24an, iluntzeko 18:45etan hasita. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Egun horretan, 15:45etan irtengo da autobusa Oiardo Kiroldegi aurretik. Prezioak; Usurbil K.E.-ko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek doan. Bazkide ez direnek 5 euro. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com.
Euskal Ligara igotzeko bidean
Gipuzkoako Txapelketako sailkapeneko lehen bi postuetan dira, Usurbil Kirol Elkarteak jubenil eta kadeteen mailan dituen lau taldeak; jubenil neska-mutilak eta kadete neska-mutilen taldeak. Eskubaloi taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, “hurrengo bi asteetan erabakiko da maila bakoitzeko titulua. Horietatik talde bat jada, jubenil neskena, matematikoki Gipuzkoako txapeldun da igandeaz geroztik, Legazpiari irabazi eta gero, nahiz eta oraindik beste bi neurketa geratu. Azken bi partiduon ostean, 4 taldeok Euskal Ligara igotzeko jokatzeko aukera izango dute, eskubaloiko maila gorena oinarrizko mailetan”.
Usurbildarrak Euskal Selekzioan
Urtarrilaren 2tik 7ra Castellonen ospaturiko Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Euskal Selekzioarekin, Usurbil Kirol Elkarteko hiru kideek. Emaitza bikainak eskuratu zituzten. Kadete nesken euskal selekzioak Espainiako Kopako txapeldunorde amaitu zuen. Besteak beste, talde kideen artean zituzten usurbildarrei, Ane Irazabal eta Estitxu Berasategiri esker. Irazabalek 8 gol sartu zituen. Berasategik 19. Jubenil nesken euskal selekzioak Espainiako Kopan podiumean amaitu zuen baita, hirugarren postuan. Golegileen artean, talderako bi puntu eskuratu zituen usurbildar bat; Leire Furundarena.
Asier Zubiria, Euskal Selekzioa-Txile neurketan
28-24 irabazi zuen Euskal Selekzio absolutuak urtarrilaren 6an Txileren aurka Trapagaranen jokatu zuen eskubaloi partidan. Euskal Selekzioko kapitain, usurbildar bat izan zuten; Asier Zubiria. Egun, C.D. Bidasoako atezaina dena.
Errifa zozketa
7.503 izan da, Usurbil Kirol Elkartearen errifa zozketako zenbaki saritua. Errifaren jabeak 2 lagunentzako afaria irabazi du Iruin sagardotegian.