Kontzertu gaua eta "La Esclusa" antzezlana, Gaztetxekoen proposamenak astebururako

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 16a, 13:00

Hariak ez du etenik Gaztetxean. Ekimen gehiago antolatu dituzte astebururako, baina adi, zenbait aldaketa egon baitira hitzorduetan. Iganderako, urtarrilaren 18rako "La Esclusa" antzezlana antolatua zuten. Egunbete aurreratu dute ordea; larunbat gaueko 22:00etara. Bezperan, ostiral gau honetan bestalde, kontzertu gaua Gaztetxean, Bordeleko eta Euskal Herriko hiru talderekin. Hona hemen, "Ez dadila haria eten!" aldarripean, egunotarako Gaztetxekoen ekimenen agenda eguneratua:

Urtarrilak 16, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: 
-Le Cercle des Mallissimalistes (Bordeaux, avant-garde/noise) 
Bordeleko (Okzitania) avant-garde / noise laukote orkestra txamanikoa. 
-Joseba Irazoki (Bera, onemanbluesnoiseband!)
Inongo aurkezpenik behar ez duen beratar blues-txatarra gizon-orkestra! 
-Sofa (Zarautz, noise-rock) 
Zarauzko noise-rock instrumental hirukoa. 

Urtarrilak 17, larunbata
22:00
 Antzerkia: “La Esclusa”. 
Sarrera: 3 euro.
Aktorea: Ana Plaza.
Zuzendaria: Antonio Moreno. 
Edukia: “16 urte preso, biharamunean aske geratuko da, kondizionalarekin. Espetxeko bere azken gaua da La esclusaren eszenatokia, kanpoan eta barruan beldurrez eta itxaropenez urtzen diren ordu luze horiek. Gau horretan argitara ateratzen dira 16 urtez bahitutako bizipenak. Zehazki egun honetan helarazten diote bere ama hil dela. Halere ez du negar egin nahi eta drama bat bihurtu beharrean, umorez eta poesiaz betetzen du kondenatua izan den bere bizitzaren errepasoa. Energiaz eta errebeldiaz berpizten ditu sufrimendu eta kuraiaz beteriko eguneroko pasadizoak.

Daraman maleta oroitzapenez eta kanpoan nork eta zerk itxarongo dionaren jakinminez beteak ditu, nork sostengatuko ditu bere gabezia afektiboak? Bere semeek, ume zirenak sartu zenean eta jada heldu direnek? Bere familiak, amarik gabea ( hil berria baita), inoiz lagundu ez dutenean? Zentzu guztietan aukerarik emango ez dion gizarteak? Atmosfera gautiar honetan duda hegaka dabilkio benetan prestatua dagoen bizitza aske baterako. Bera: Berrogeita pikuko edadea, zeldako gorabeherak isladatzen dituen goputza. Heldutasun moztua. Deira zapaldua. Zentzuak galduak. Nork nahiko du horrelako karga duen emakume batekin, bizi, besarkatu, ibili...?

Maitatzeko unea da. La esclusak galderak bezala ireki eta ixten diren espazio burutsu horiek irudikatzen ditu bahiketa eta gertu dagoen askatasunaren artean. Amildegi sakon bat da, emakume honi datorkion bizitza.

Bizitza berria bai, baina... Agian beste kartzela bat kartzela eta gero? Ate bat kalera, salto bat ezerezera, dantza konplexu bat. Baina bera ez da izango dantza, salto eta gurutzatuko ez duena. Dantzatzeko unea da”.