Donostiarren aurretik, herriko ikasleak danbor jole

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 19a, 11:35

Donostian danbor hotsak nagusitu baino ordu batzuk lehenago, lehenago desfilatuko dute Usurbilgo danborjole gaztetxoek. San Sebastian bezpera honetan, hilak 19, ikasleen danborrada saioak ospatuko dira eskola txikietan eta Udarregi Ikastolan. Aurreko edizioekin alderatuta, aldaketekin aurten. Bai behintzat, Udarregi Ikastolan. HH eta LH-ko ikasleen danborradak leku berean, eta bata bestearen atzetik, segidan ospatuko dira eta. Biak, Agerialde atzeko patioan:

Urtarrilak 19, astelehena
15:45
 Haur Hezkuntzako ikasleen danborrada saioa, Agerialdeko patioan.
16:10 Lehen Hezkuntzako ikasleen danborrada saioa, Agerialdeko patioan.

Kantu Taldeak jai, Donostia egunez
Donostian danbor festa ospatuko den egun berean egokituko da, Usurbilgo Kantu Taldekoen hurrengo entsegu saioa. Hau da, astearte honetan, urtarrilaren 20an. Jai eguna, ez bakarrik hiriburuan, baita Udarregi Ikastolan ere. Albiste honen titularrean aipatu moduan, jai egingo dute baita kantu zaleek hilaren 20an. Ez da entsegu saiorik izango, aipatu taldetik NOAUA!ri ohartarazi diotenez. Kantu Taldearen ikastaroari loturiko hurrengo hitzordua beraz, urtarrilaren 27an. Eta hilaren 31n urteko lehen kantu-jira, iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.