Kiroldegiko abonatuok, honez gero gutun bidez jasoko zenuten, adin guztiei zuzenduriko herriko eta Buruntzaldeko kirol instalazio eta zerbitzuen eskaintzaren berri, eskuorri eta gutun banatan. 2015erako prezioak, ordutegiak, itxialdiak zehazten dira bertan. Oiardo Kiroldegiari dagokionez, banakako abonuak eta abonu familiarrak eskaintzen dituzte, hilabete bat, bi, hiru, lau.... edota baita urte osorako ere. Esandakoa, prezio bereziak abonu familiarretan, baita 18 urtetik beherako, jubilatu eta 25 urte baino gutxiagoko ikasleentzat.
Abonua duzuenok gogoan izan laster kobratuko zaizuela. Adi, kirol zerbitzuetako arduradunen ohar honi: "Zure azkeneko abonu mota aldatu nahi izanez gero, kiroldegira agertu behar izan gabe, 2015eko urtarrilaren 25a baino lehen jakinarazten badiguzu nahikoa izango da. Adierazpenik ezean, orain arte bezala jarraitu nahi duzula ulertuko dugu. Hala nahi izanez gero, zure urteko abonua helbideratu eta urtean bi zatitan ordaintzeko aukera duzu".
Hauek dira oro har, 2015erako kirol instalakuntzak baliatzeagatik ordaindu beharko dena, Kiroldegiko ordutegia, itxialdi egunak...:
Prezioak
Urteko bazkidetzak
Banakako heldua: 158 euro.
Banakako gaztea: 99 euro.
Familiarra: 240 euro.
Oharra: abonoak norberaren herrian egin behar dira.
Sarrerak
18 urtez gorakoak: 6 euro.
18 urtez beherakoak: 3,70 euro.
Erreserbak eta zerbitzuak
Squasha: 5,20 euro.
Frontoia (argia barne): 17,20 euro.
Sauna: 3,70 euro.
Giltza hautsi edo galtzea: 5,20 euro.
Karneta hautsi edo galtzea: 3,50 euro.
Itxialdiak
Urtarrila: 1 eta 6.
Uztaila: 2 eta 3.
Abuztua: 1etik 23ra.
Abendua: 24,25 eta 31.
Ordutegia
Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura:
-Lan egunetan: 7:00-12:30 eta 14:30-22:00 (igerilekua 21:00ak arte).
-Larunbatetan: 9:00-21:30 (igerilekua 21:00ak arte).
-Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30 (igerilekua 13:00ak arte).
Udako ordutegia (uztaila eta abuztuko azken egunak):
-Lan egunetan: 7:00-13:00 eta 17:00-20:30.
-Larunbatetan: 9:00-13:00.
-Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00.
Argibide gehiagorako...
943 372 498.
kirola@usurbil.eus
Kontu zenbakia: ES55 2095 5069 08 1064363541
buruntzaldea.org/usurbil