Usurbil, Euskal Herriko Klub Arteko Pilota lehiako txapeldunorde

Noaua Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 19a


Usurbildarrak txapeldunorde ditugu, estreinakoz Amezketan ospatu den Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketan. Atzo Galdakaoko Adiskide taldekoen aurka jokatu zuten finala, 3-0 galdu zuten usurbildarrek. Hiru modalitateetan jokatu behar zuten; banaka lau t´erdian, banaka frontoi osoan eta binaka. Aipatu moduan, txapeldun izateko faboritoak ziren arren, galdakaoztarrak nagusi atzo, Larrunarri frontoian. Usurbildarrak bigarren postuan.  

Emaitzak: Adiskide (Galdakao)-Usurbil
-Banaka lau t´erdian: Legorburu 18-14 Urbieta
-Buruz buru: Atutxa 18-9 Quina
-Binaka: Elezkano I-Ibarrondo 22-19 Santxo-Gorrotxategi

Txapelketari buruzko informazio gehiago: pilotabizi.com

Bortziriak (Bera)-Usurbil, finalaurrekoko emaitzak
-Banaka lau t´erdian: Errandonea 18-10 Quina 
-Banaka frontoi osoan: Olaizola 4-18 Santxo 
-Binaka: Mitxelena-Martinez 9-22 Gorrotxategi-Elola