"Aski da! Errepresioari stop!" aldarripean manifestazioa antolatu dute Lasarten astelehen iluntze honetarako. 19:30etan abiatuko da Okendo plazatik. Goizean herrian izan den atxiloketa salatuko da mobilizazio honen bidez. Santi Arrozpide atxilotu baitute. 27 urteko espetxealdiaren ostean, abenduaren 4an aske utzi eta akusazio berriak leporatuta atzeman dute Arrozpide, astelehen goiz honetan Lasarten, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak eginiko operazio bateratu baten baitan.
Usurbilgo Sortuk bat egin du Lasarten, iluntzerako deitu den manifestazioarekin. Herritarrei aipatu hitzorduan parte hartzeko deia egiten die.