Berezko trebezia agerian utzi dute, danbor jole txikiek

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 19a, 19:14

Donostia Eguna Usurbilen bezperan ospatu da aurten ere, ikasleen danborrada saioekin. Euri zaparradetatik babestuta, Udarregi Ikastolako eraikin berriaren aterpean egin da Haur Hezkuntzakoen danborrada saioa. Guraso-argazkilariz inguratuta. Irakasleetako batek zuzendu du emanaldia, baina ohikoa den moduan, haur batek baino gehiagok danborra jotzeko bere erritmo propioa izan du. Horrek egiten du berezia, urteroko emanaldia. Ekitaldiak eman duena, irudi eta bideo bidez jaso dugu: