Estreinakoz Agerialden jo dute danborra, Udarregiko LH-ko ikasleek

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 19a, 19:22

Danborra jotzeko eskenatoki berria estreinatu dute astelehen honetan, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek; Agerialde. Aurreko urtera arte, ikastolako eraikin gorriko patioan ospatzen zuten ekitaldia. Baina dakizuenez, ikasturte honetan inauguratu duten eraikin berriari esker, Lehen Hezkuntzako ikasleak orain Agerialde eraikinean biltzen dira. Eta hantxe eskaini dute aurtengo danborrada. Haur Hezkuntzakoak bezala, euri zaparradetatik salbu izateko, eraikin azpialdeko bi frontoietan sakabanatu behar izan dute LH-koek. Danborra jo ostean, atseden hartzera joan dira. Astearte hau jai dute Udarregi Ikastolan.

Honatx irudi eta bideo bidez, bazkalostean ospaturiko ekitaldiak emandakoa: