Kantu Taldekoek entsegu saiorik ez gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 20a, 11:56

Donostian danbor festa ospatzen ari diren astearte honetan, urtarrilaren 20an egokitu da, Usurbilgo Kantu Taldekoen entsegu saioa. Jai eguna, ez bakarrik hiriburuan, baita Udarregi Ikastolan ere. Albiste honen titularrean aipatu moduan, San Sebastian egun honetan jai egingo dute baita kantu zaleek ere. Ez da entsegu saiorik izango, aipatu taldetik NOAUA!ri ohartarazi diotenez. Kantu Taldearen ikastaroari loturiko hurrengo hitzordua beraz, urtarrilaren 27an. Abendura arte luzatuko den ikastaroan parte hartu nahi duzuenok, entsegu saiora agertu eta apuntatu. Urte osoko saioetarako prezioa; 10 euro.

Kantu-jira
Kantu zaleen ikastaroz kanpoko urteko lehen hitzordua, urtarrila amaieran. Hilaren 31n urteko lehen kantu-jira, iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Urtarrilak 27, asteartea
18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikastaroa Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Urtarrilak 31, larunbata
19:00 Kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.