Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdi berria eskualdeko enpresentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 20a, 12:03

Martxoaren 31ra arteko tartea dute eskualdeko enpresek, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko. Eskualdeko Udalek, Usurbilgoak tartean, Lanbiderekin elkarlanean bideraturiko egitasmo hau, abenduan amaitu berri den proiektuaren segida da. 2014ko azken hilabetean bukatu baitzen lehen fasea. “Bertan  hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute eskualdeko eta inguruko enpresek. Denera 22 izan dira burututakoak”, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.

Eskualdeko enpresentzat bailarako langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko bigarren fasea zabalduko da orain, martxoaren 31ra arte. 28 kontratu burutzeko aukera dago. Deialdian parte hartzeko bete beharreko baldintzak hemen:
-Kontratuen iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.
-Kontratazioak abian jartzeko epea: martxoak 1.
-Lanaldi osorako diru-laguntza: 3.000 euro.
-Lanaldi erdirako diru-laguntza: 1.500 euro.
-Diru-laguntza eskaerak: Andoaingo Udaleko Enplegu lansailean, Urigain etxean. La Salle etorbidea, 6. 943 304 221.
-Argibide gehiago: Usurbilgo Udala 943 371 951 (Josune Mujika) edo enplegu@usurbil.eus