Gure Pakea Elkartekoen urteko batzarra, urtarrilaren 30ean

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 21a, 08:15

Iazko balantzea egin eta 2015erako egitasmoak mahai gainean jartzeko ordua heldu zaie, Gure Pakea Elkarteko kideei. Urteroko batzar nagusia deitu dute urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 16:30etan, Artzabalen duten areto nagusian. Honatx jorratuko duten gai zerrenda:
1.  Lehendakariaren agurra.

2.  Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

3.  2014ko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

4.  Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokio:
  
A  2014-12-31ko diru sarreren eta gastuen balantzea.
  
B  2014-12-31n itxitako diru egoeraren balantzea.

5. 2015ean batzordea berritzea egokitzen dela gogorarazi.
6. 2015. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak.
7.  Galde-erantzunak.

Gure Pakeako bazkideak lehian, otsailean
Urteko batzarra egin ostean, bazkideen arteko txapelketetan lehiatzeko aukera izango dute Gure Pakea Elkarteko bazkideek. Ekimenotan parte hartu nahi dutenek, otsailaren 6ra arteko epea dute izen emateko.
Hemen duzue, 2015eko mahai joko eta mugimenduko txapelketen egutegia:
Otsailaren 9an, astelehena: punttuan.
Otsailaren 10ean, asteartea: tutean.
Otsailaren 11n, asteazkena: musean.
Otsailaren 12an, osteguna: Igel eta Toka jokoak. Ondoren, sari banaketa eta askaria parte hartzaile guztiekin.
Txapelketak hasteko ordua: 16:00.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.