Euskara ikasteko gonbita, izen ematea irekita mantentzen duten euskaltegitik

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 21a, 14:58

Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. 0 urratsetik EGA mailara arteko eskaintza dute euskaltegian. Euskara ikasi edo hobetu nahi duenak beraz, gerturatu dadila Etumeta-AEK euskaltegira. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:


Nagusia, 43
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00 / 16:00-20:00.

607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es



Matrikulazio kopuruak gorantz Gipuzkoan

Iaztik hona %8,9 gehitu da, euskaltegietako matrikulazio kopurua Gipuzkoan. Ikasturte honetan, guztira 8.285 ikasle matrikulatu dira, herrialdeko euskaltegietako eta Foru Aldundiko ordezkariek egin berri duten agerraldian aditzera eman dutenez. Hazkuntza honen atzean, Gipuzkoako erakundeen euskara normalizatzeko politika eraginkorrak eta euskara ikasteko erraztasunak areagotu izana daude. Udalek euskalduntzera bideraturiko laguntza hazten ari den artean, Jaurlaritzaren ekarpena murrizten ari dela azpimarratu dute. Horregatik, euskara ikasteko doakotasunerantz urratsak ematea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Bestalde, herrialdeko udalek eskaintzen dituzten diru-laguntza ezberdinak bateratzeko prozesua abiatu dute. Prozesu mailakatua izango omen da. Helburu nagusi batekin; "datorren legealdian udalen laguntzek matrikularen %75 ordaindu beharko lukete".