Hurbilagoren Gabonetako Zozketako azken saritua agertu da

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 22a, 11:03


Abenduaren 31n, San Silvestre herri lasterketa amaieran ospatu zen Hurbilagoren Gabonetako Zozketako bizikletaren jabea agertu zen galdezka zebilen jendea. 134.294 izan zen zenbaki saritua, baina zenbakia zuen herritarra ez zen ageri. Atzora arte. Asteazken honetan agertu zen; Maribel Kastresana izan da saritua. Argazkian duzue Kastresana, Esnaola lurrindegiko Mari Karmen Esnaolarekin. Maribelek abenduan zehar aipatu saltokian eginiko erosketengatik irabazi du Coluer Sphera 260 Disc HD markako bizikleta ederra. Zorionak! 

Bizikleta, tokatu zaion herritarrari emanda, orain bai, Hurbilagoren Gabonetako Zozketako sari guztiak banatuak daude:

2. saria: Panasonic TX 42AS500E-42 telebista: 132.063. Saritua: Edurne Erauskin (Marije arropa egin zituen erosketak).

3. saria: Tablet Airis Onepad 735. 134.650 Saritua: Igor Gorriti. (Argilan dendan egin zituen erosketak).

4. saria: sukalderako ontziteria: ECCO 5 pieza: 156.571. Saritua: Iban Salsamendi (Txalaka fruta dendan egin zituen erosketak).