Aginaga eta Usurbilgo sagardogileak, larunbateko Zarauzko Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 22a, 11:26

Zortzi sagardogilek ekoitzitako edaria dastatu ahalko da larunbaterako, Zarautzen, herriko ostalari elkarteak, turismo bulegoak eta Gesalaga elkarteak antolatu duten Sagardo Egunean. Horietatik 3 etxeko ekoizleak ditugu; Usurbilgo Saizar, eta Aginagako Urdaira eta Aginaga. Zarauzko Sagardo Eguna, urtarrilaren 24ean ospatuko da, eguerdiko 12:00etatik aurrera herriko Musika Plazan. Jaialdiak osagaiok izango ditu:
-Sagardo dastatzea. Sagardogileak: Aburuza (Aduna), Aginaga (Aginaga), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia) eta Urdaira (Aginaga).
-Idi-txuleta pintxoa parrillan, Gesalagaren eskutik.
-Jose Luis Sanchez Sirvent "JOE"ri omenaldia, urteetan ostalaritzan egindako lan eskergagatik.
-Goizeko Ihintza txistulari elkarteak herriko kaleak girotuko ditu.
-Motxian bertso-eskolakoak bertsotan arituko dira.
-Ondoren, sagardotegiko menua.

Hasi lekua erreserbatzen
Txotx denboraldi betean gara jada. Inguruotako sagardotegietarako erromesaldiak ohikoak izango dira datozen hilabete hauetan. Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiak prest dira, bezeroei harrera egiteko. Lekua hartzen hasi nahi baduzue, honatx informazio praktikoa:

Aginaga sagardotegia
Helbidea: Aginaga auzoa.

Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.

Emaila: info@aginagasagardotegia.com

Web orria: aginagasagardotegia.com

Irekiera: urte osoan. Astelehenak itxita. Oporrak abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra.

Ordutegiak: eguerdian 13:30 eta iluntzean 20:00.

Zerbitzuak: sagardotegiko menua, urte osoan sagardoa txotxetik, kartara jateko aukera. Ospakizunetarako menu bereziak, ezkontzak... 
Lotarako lekua; Hotela**

Zenbat bezerorentzako lekua: bi jangela, 300 eta 150 lagunentzat.

Aialde-Berri sagardotegia

Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea.

Telefono zenbakia: 943 365 031.

Irekiera: urtarrileko bigarren astetik apirila bukaera edo maiatza aldera.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera. Larunbatetan, 13:30etatik eta 20:00etatik aurrera. Igandetan, 13:30etatik aurrera, gauetan itxita.

Zenbat bezerorentzako lekua: 100 lagun ingururentzat, eserita.

Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
Web orria: araeta.com
Irekiera: urte osoan.

Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain baserria, 22.

Telefono zenbakia: 943 366 663.

E-posta: info@agroturismoarratzain.com
Web orria: agroturismoarratzain.com

Irekiera: urte osoan zabalik. Ostiral iluntzetan, larunbat egun osoz eta igande eguerdietan. 

Zerbitzua: sagardo ekologikodun sagardotegia eta nekazalturismoa.

Iruin sagardotegia

Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.

Telefono zenbakia: 943 361 229.

E-posta: ion@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com

Irekiera: urtarriletik maiatzaren 18 ingurura arte. 
Egunero irekita, 13:30-15:30 eta 20:00-22:30 artean, igande gauetan izan ezik. 

Zenbat bezerorentzako lekua: 150-180.

Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.

Telefono zenbakia: 943 37 39 95.

Web orria:  www.sidrassaizar.com

E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Irekiera: urtarrilaren 16tik aurrera, egunero eguerdi eta gau partean, igande gauetan eta astelehen eguerdietan izan ezik.

Zenbat laguntzeko tokia: 250. 

Urdaira sagardotegia

Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.

Telefono zenbakia: 943 372 691.

Irekiera: urtarrilaren 7tik maiatzaren 4ra. Egunero afariak, eta jai guztietan bazkariak baita. Igande gauak eta astelehenak itxita.

Irudia: Urola Kostako Hitza.