Ostiralarekin, herriko kirol taldeak jardunaldi berri baten atarian dira berriz. Aurreko asteburuan baino partida gutxiago jokatuko dituzte etxean. Kanpoan lehiatuko direnen artean, Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen 1. nazional mailako taldea. Trapagaranen jokatuko du 17. jardunaldiko neurketa, larunbatean, urtarrilaren 24an, iluntzeko 18:45etan hasita. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Egun horretan, 15:45etan irtengo da autobusa Oiardo Kiroldegi aurretik. Prezioak; Usurbil K.E.-ko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek doan. Bazkide ez direnek 5 euro. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com.
Gainerakoan, hona hemen, Oiardo Kiroldegian eta Haranen jokatuko diren neurketak:
Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 24, larunbata
09:15 Benjaminak LH 3-LH4: herri kirolak-topaketa.
11:45 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ordizia Eskubaloia
13:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Carpinteria Baskongadas
16:00 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aloña Mendi K.E.
17:45 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Eibar Eskubaloia “A”
Urtarrilak 25, igandea
09:15 Alebin neskak.
11:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Karibe Zaharra
Futbola Haranen
Urtarrilak 24, larunbata
12:00 Ikastola: Udarregi 5B-Urnieta 5A
16:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Texas Lasartearra C.F.
Urtarrilak 25, igandea
11:00 Alebin federatua: Usurbil F.T.-Euskalduna