"Hauxe duzue sagardo berria!"

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 23a, 13:40

Sagardo bete edalontziak eskutan eta bertaratu zirenei begira, Realeko jokalari Markel Bergarak eta Geronimo Rullik "Hauxe duzue Usurbilgo Saizar sagardo berria!" ahoskatzearekin batera abiatu zuten bart Saizar sagardotegian, 2015eko txotx denboraldia. Julian Iantzi telebistako aurkezle ezagunak gidaturiko ekitaldira bertaratu ziren baita, Bergara eta Rulliren taldekide Imanol Agirretxe. Gogoan izan, iaz Saizarreko sagardo denboraldia ireki zuen usurbildar futbolariak. Eta aurpegi ezagun gehiago; David de Jorge sukaldaria edota Inaxio Perurena esaterako. Eta herriko ordezkaritza zabala, albiste honi atxikitako bideoan ikus dezakezuenez. Denek "desfilatu" nahi izan dute kupeletatik, lehen sagardo tragoa dastatzera. Tritikilariek, herriko dantzari eta txistulariek girotu zuten irekiera ekitaldia eta sagardotegiko afaria.