Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" probako partaideak, Andatzara bidean

Noaua Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 25a

"Hotzak akabatzen" esnatu zaigu igande goiz hau. Baina eguzkitsu. Eguzki izpien berotasuna eskertuko dute ziurrenik, jada Andatzara bidean diren Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" probako parte hartzaileek. Goizeko 9:30ak pasatxoan abiatu dira txirrindulariak, Mikel Laboa plazatik. Andatzatik barrena buelta egin ostean, goiza amaitzerako, frontoian bueltan izango ditugu. 

Hamaiketako ederra dastatzeaz gain, parte hartzaile guztientzat opariak izango dira helmugan: Craft markako kirolerako kamiseta eta Saizar botila bat sagardo. Honez gain, dozenaka opari zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.