Parte hartze itzela, 350 lagun Irisasi BTT proban

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 25a, 14:22

Antolatzaileak gustura egoteko moduan dira, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2015 probak izan duen parte hartzearekin. Kirol ekimenaren izenak zioen moduan, hotzak akabatzeko moduko goiza izan dugu igande honetan. Baina era berean, eguzkitsu esnatu zaigu urtarrilaren 25a. Eguraldiak zerikusia izango zuen agian; 350 lagunek osatu baitute bizikleta gainean, Andatzako buelta. 

Nabarmentzekoa azken unean parte hartzera animatu den kirolari kopurua. Datu bat; dakizuenez, igande honetako mendi bizikleta proban parte hartzeko aurrez eman zitekeen izena, kirolprobak.com atarian. Ostiralera arte, ehun lagun pasatxo inskribatuak zeuden. Eta esandakoa, azken unean, 350era igo da partaide kopurua. Segidan, bigarren argazkian duzue, helmugara heldu den lehen kirolaria: