Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probako irudiak sarean

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 26a, 12:44


350 lagun animatu dira aurten, Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" proban parte hartzera. Asko, azken orduan, hotz egin arren, eguraldi eguzkitsuak bultzatuta. Irteeran eta helmugan egon ginen, probaren hasiera eta amaieran, iruditan jasotzen. Albiste honi atxikia doakizue irteerako bideoa, eta helmugaratu zirenen argazkiak. Proban ateratako herritarren argazki bilduma, lotura honetan duzue: Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2015

Bilduma horren baitan, NOAUA!ra igorri dizkiguten argazkiok:
Egilea: Xingola Usurbil.