Gabonetan, Futbol Eskolakoen lehen topaketa antolatu zuen Usurbil F.T.-k Haranen. Baita Gabonetako Errifa Zozketa ere. Lau zenbaki saritu zituzten, baina momentuz saritu bakarra agertu omen da. Beste hiru sari banatzeke ditu oraindik, Usurbil F.T.-k. Hauek dira, Gabonetako Zozketako lau zenbaki sarituak:
-1. saria: 3.437.
-2. saria: 2.845.
-3. saria: 7.637.
-4. saria: 7.617.
Usurbil F.T.-tik zabaldu duten oharra: "Saritua izanez gero, hurbildu asteburuan Haraneko tabernara".
Datorren jardunaldia
Futbol neurketez jositako asteburua dator Haranera. Honatx Usurbil F.T.-tik iragarri dituzten neurketen ordutegiak:
Urtarrilak 31, larunbata
11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Ekintza K.E.
16:00 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Bergara K.E.
18:15 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Trintxerpe C.D.
Otsailak 1, igandea
09:00-13:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera
16:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. "B"