Aurreko asteetan iragarria zuten Usurbil Kirol Elkartetik, lau talde zituztela Gipuzkoako Txapelketako sailkapeneko lehen bi postuetan. Jubenil neskak, matematikoki Gipuzkoako txapeldun izendatu zituzten duela bi asteburu. “Hurrengo bi asteetan erabakiko da maila bakoitzeko titulua", zioten. Bi asteok igaro dira. Eta emaitza bikainekin borobildu dute lau taldeek herrialde mailako txapelketa. Lautik hiru, Gipuzkoako txapeldun ditugu; jubenil neskak, jubenil mutilak eta kadete neskak. Kadete mutilak txapeldunorde. Zorionak!
Euskal Ligako igoera asteburuan
Gipuzkoako Txapelketako lehen bi postuetan sailkatuta, lau taldeok Euskal Ligarako igoera jokatuko dute asteburu honetan, urtarrilaren 30etik otsailaren 1era. "Euskal Ligarako igoera sektoreak jokatuko dituzte. Talde bakoitzak beste hiruna aurkari izango ditu. Sektore bakoitzeko lehen biak, Euskal Ligara igoko dira eta Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera izango dute bertan", Usurbil Kirol Elkartetik aditzera eman dutenez.
Sektoreok non ospatuko diren eta ze ordutan, egunotan zehaztuko da.
Granollers Cup
Azken urteotan bezala, 2015ean ere aipatu txapelketan parte hartzeko asmoa du Usurbil Kirol Elkarteak. Txapelketara joateko nondik norakoen berri emango dute eskubaloi taldeen bilgunetik, otsailaren 8rako 11:30etan Sutegin deitu duten bileran. Ekitaldia, jokalari, entrenatzaile eta gurasoei zuzendua egongo da.
Datorren jardunaldian...
Honatx, Usurbil Kirol Elkarteko taldeek datorren asteburuan jokatu dituzten neurketen behin behineko ordutegiak:
Urtarrilak 31, larunbata
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Langile A
10:00 Alebin mutilak: Udarregi 5C-Udarregi 5B
11:00 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Udarregi 6C
12:00 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Ereintza C
16:00 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Leizaran Ernio Inmobiliaria
17:30 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz B
19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Somos Eibar
Otsailak 1, igandea
11:30 Alebin neskak (7): Usurbil K.E.-Bera Bera