Kantu Taldekoen ikastaroa martxan berriz gaurtik, 18:30etan Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2015eko urtarrilaren 27a

Aurreko asteko etenaldiaren ostean, astearte honetan berriz ere ohiko jardunari helduko diote Usurbilgo Kantu Taldeko kideek. Entsegu saiorako bilduko dira, astearte iluntze honetan, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. 

Abendura arte luzatuko den ikastaroan parte hartu nahi duzuenok, entsegu saiora agertu eta apuntatu. Urte osoko saioetarako prezioa; 10 euro.

Kantu-jira
Kantu zaleen ikastaroz kanpoko urteko lehen hitzordua, larunbat honetan bertan. Hilaren 31n urteko lehen kantu-jira, iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Urtarrilak 27, asteartea
18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikastaroa Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Urtarrilak 31, larunbata
19:00 Kantu-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta.