Inauteri Festarako menua prest, sarrerak asteburutik aurrera salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 27a, 13:59


Mozorroa lantzen edo zertaz jantzi pentsatzen ariko zarete honez gero. Jakin dezazuen, afaritarako menua prest dago jada. Patatak errioxar erara, oilaskoa eutxorrei saltsan eta profiterolak dastatu ahalko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festako afarian. Otordua, iaz bezala, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da. Sarrerak 14 eurotan egongo dira salgai NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Oraindik ez daude eskuragarri. Atzerapenik ez bada, asteburu honetatik aurrera egongo dira salgai.

Otsailak 14, larunbata
12:00
 Erraldoien kalejira dultzaineroekin.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Txartelak aurrez salgai 14 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Menua:
-Patatak errioxar erara.
-Oilaskoa eutxourrei saltsan.
-Profiterolak.