#Kilometroak15 ekimenaren aldeko bertso-afaria, otsailaren 6an

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 27a, 14:31

Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariek eta trikitilariek giroturiko afaria #Kilometroak15 ekimenaren alde, otsailaren 6an, 20:30etan hasita, Saizar sagardotegian. Afaritarako txartelak aurrez salgai, Gattunk dendan, Udarregi Ikastolako idazkaritzan eta Txirristra tabernan. Prezioa: 26 euro. 20 euro, ikasle eta langabetuek. Informazio gehiago, kilometroak.eus atarian.

Afaritara bertaratzeko gonbita, bertso bidez luzatu digute antolatzaileek:

Otsailan 6an hitzordu ederra
ona dugu aitzakia.
Gure artean izango dira
Uxue eta Jon Maia.
GATTUNKen alde izango dugu
gure bertso-afaria.
Pasa ezazu gure artean
gau eder eta alaia.

(Doinua: Pello Joxepe)