Balkoiak "Gattunk" banderolez janzteko deia

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 27a, 17:36

Arropa, Zumetaren serigrafiak, aterkiak, mantalak, boligrafoak, motxilak, txapak eta askoz gehiago aurki dezakezue #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk dendan. Produktu sorta bat merkealdian dute, %20 merkeago eskaintzen ari dira. Eta etxeetako balkoietan zintzilikatzeko banderolak ere, 5 eurotan eskura ditzakezue. Banderola hauekin etxeetako balkoiak apaintzera animatzen gaituzte, Usurbil datorren urriaren 4rako prestatzen hasteko, “herria girotzeko”.

Gattunk dendaren ordutegia

Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 // 17:00-20:00.

(astelehen goizak eta larunbat arratsaldeak itxita).

Oharra: ordutegian edozein aldaketa balego, dendako atean bertan jakinaraziko dute.

#GATTUNK zabaltzeko deia

"Konturatu zarete? Dagoeneko milatik gora lagun gara! ‪#‎GATTUNK‬ txalapartaren doinua ahal bezain gehien zabal dadin zure laguntza beharrezkoa dugu. Gonbidatu zure Facebookeko lagunak orri hau jarraitzera. Bi mila baietz!!", luzatu dute gonbita, Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek.

Gattunk sarean:

kilometroak.eus

Facebook: Kilometroak 2015 Usurbil

twitter: @kmk15usurbil

instagram: @kmk15usurbil

flickr: www.flickr.com/photos/kmk15usurbil/