Aho batez onartu dituzte udal ordezkariek, arratsaldean egin den osoko bilkurara eramandako gaiak. Tartean, Usurbilgo Larrialdietarako Udal Plana. Modu honetan, Udalak duela 16 urte onartu zuena berritzea babestu du udalbatzak. Bi mozio ere aho batez onartu dituzte. Batetik, Bake Epaitegiko langileek aurkezturiko testua. Eskaintzen duten zerbitzua publikoa eta doakoa izaten segitzea eskatzen duena. Esandakoa, aho bateko babesa eman dio udalbatzak. Victoria Angeles Molina herritarrak "RGI"arekin gertatzen ari diren arazoen harira, kaltetuen plataformaren izenean aurkeztu duen mozioko eskakizunei ere baiezko borobila eman diete udal ordezkariek:
1.- 2014/10/14ko ezohiko bilkurako aktaren onespena.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko abenduaren 15etik 2015eko urtarrilaren 16ra (2014/1167-2015/0028).
3.-Usurbilgo Larrialdietarako Udal Plana onartzea.
Bozketa: aho batez onartua.
4.-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-91 (Mutiozabal) Eremuko HEU 91.4 Exekuzio Unitateko Xehetasun-Azterketa behin betikoz onartzea.
Bozketa: aho batez onartua.
5.-Galderak, eskaerak eta mozioak:
5.1.- Usurbilgo Bake Epaitegiko langileek aurkeztutako mozioa: Erregistro Zibilaren kudeaketa.
Bozketa: aho batez onartua.
5.2.- Plataformaren izenean Victoria Angeles Molinak aurkeztutako mozioa: RGI-arekin gertatzen ari diren murrizketak eta arazoak.
Bozketa: aho batez onartua.