"Seme-alabak aniztasunean hezten" formazio saioen hasiera, 17:00etan Zubietan

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 28a, 08:30

Gurasoentzako formazio saioak asteotan. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak sustaturiko hezkidetza programaren baitan, Zubietako Eskola Txikiko zuzendaritza eta guraso elkartearekin batera, “seme-alabak aniztasunean hezten” izeneko bi saioko guraso tailerra antolatu dute. Tailerra, datozen bi asteazken hauetan; urtarrilaren 28an eta otsailaren 4an, 17:00-19:00 artean Zubietako Kaxkape egoitzan. Clara Wolfram, udal hezkidetza programako arduradunak bideratuko du. Tailerra doakoa izango da, parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango. 

“Zer da neska izatea eta zer da mutil izatea? Haurtzaroan haurrek galdera honen erantzuna bilatzen dute, beraien izaera eraikitzeko orduan esanguratsua baita munduan nola ulertzen den mutila ala neska izatea. Familian erreferenteak anitzak badira ere, haurrei zuzendutako produktuak oraindik oso estereotipatuak dira (jostailuak, ipuinak eta ikusentzunezkoak). Horietan, zer espero da nesketaz, eta zer mutiletaz?
 Honen inguruan gogoeta egiteko eta baliabideak garatzeko tailerra da hau”, antolatzaileek berri eman dutenez. 

Guraso tailer bera eskainiko du Wolframek Usurbilen, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartearekin elkarlanean, otsailaren 3an eta 17an Potxoenean. Izen ematea zabalik astelehen honetatik ostegunera. 

Formazio saioen egutegia

Urtarrilak 28, asteazkena
18:00-20:00 Teknologia berrien erabilera osasuntsu eta arrisku gabekoari buruzko tailerra. 
Hizlaria: Pantallas Amigas ekimeneko Araitz Zalduegi.
Oharra: urtarrilaren 26ko saioa euskaraz izan zen. Hilaren 28koa erdaraz.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 28, otsailak 4
17:00-19:00 "Seme alabak aniztasunean hezten" guraso tailerra, Zubietako Kaxkapen.
Bideratzailea: Clara Wolfram, Udal Hezkidetza Programaren arduraduna.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila eta Zubietako Eskola Txikiko zuzendaritza eta guraso elkartea.

Otsailak 3, 17
17:00-19:00 "Seme-alabak aniztasunean hezten" guraso tailerra, Potxoenean.
Bideratzailea: Clara Wolfram, Udal Hezkidetza Programaren arduraduna.
Lanketarako gaiak: generoaren eragina txikitatik, jarrera sexistak nerabeen artean, nesken aniztasuna eta ahalduntzea sustatzea, eta mutilen aniztasuna eta maskulinitate eredu berriak sustatzea.
Izen ematea: doan, urtarrilaren 26tik 29ra. 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.