"Milesker, martxa polit hau egiten lagundu gaituzuen guztioi!"

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 28a, 12:36

Pozik dira Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2015 probako antolatzaileak, ekimenak aurtengoan izan duen harrerarekin. 350 mendi bizikleta zale bildu ditu laugarren edizioak. Antolatzaileek esker hitzok zabaldu dituzte andatzamendizale.info  web orrialdearen bidez. "Milesker martxa polit hau egiten lagundu gaituzuen guztioi! Eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei! Egun bikaina pasa genuen", diote martxako antolatzaileek. Balantze baikor honekin, nola ez, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" ekimenak, bosgarren edizio bat izango duela ere iragarri dute. "Berriz ere ikusiko gara Irisasi BTT 2016an!", gaineratu dute.

Bitartean, hainbat herritarrek ateratako argazki bildumez gozatzeko gonbita luzatzen digute, atari honetara sartuta:  andatzamendizale.info 

Helmugaratu zirenen usurbildarren argazki bilduma ikusi nahi baduzue, klikatu hemen: Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2015