Udalbatza, Erregistro Zibila doakoa eta publikoa izaten segitzearen alde

Noaua Aldizkaria 2015ko urt. 29a, 12:42

"Alderdi Popularraren gobernuak Erregistro Zibila esku pribatuetan utzi nahi du, horren kudeaketa merkataritza erregistratzaileei emanez, bake epaitegien eta gaurko barruti judizialen existentzia zalantzan jarriz". Hala dio, Usurbilgo Bake Epaitegiko langileek udalean erregistratu eta astearteko osoko bilkuran aurkeztu zuten mozioak.

Erregistro Zibila pribatizatzeak ekarriko dituen ondorioez ohartarazten dute; 3.500 lanpostuen galera, Bake Epaitegiak zereginez hustea, zerbitzuen truke tasak ordaindu beharra izatea, datu babesaren segurtasun falta, azken urteotan Erregistro Zibila modernizatzeko eginiko inbertsioa esku pribatuetara pasatzea, Erregistro Zibilean gordetako gure historia pertsonalerako, familiarrerako eta herri gisa ditugun datuetarako sarbidea murriztea...

Horregatik, gai honi loturiko uztailaren 4ko 8/2014 Errege Dekretuaren aurka agertzea, Bake Epaitegiak zerbitzu publikoa eta doakoa izaten segitzea, eta Eusko Jaurlaritzari Erregistro Zibila kudeatzeko eta betearazteko eskumenak jasotzeko negoziazioak azkartzea. Puntok jasotzen dituen mozioa aurkeztu zen astearteko osoko bilkuran, udalbatzak onar zezan. Bake Epaitegiko langileek aurkezturiko mozioa aho batez onartu zuen udalbatzak, urtarrilaren 27ko osoko ohiko bilkuran.

Hona hemen mozioa, bere osotasunean: